JUAN MAGÁN, CELTAS CORTOS ETA THE VARTOOLS-EN KONTZERTUA EIBARREKIN
SD Eibarrek kontzertu bat antolatuko du igande honetan Untzaga plazan Ipuruako partidua eta gero, denboraldiaren amaiera ospatzeko.
Lehen mailan jokatutako bigarren denboraldia amaitzen ari denean, eta datorren urtean ere maila gorenean izango garela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Klubak (administrazio-kontseiluak, langileek, talde teknikoak, jokalariek eta laguntzaileek) eskerrak eman nahi dizkiete zaleei baita eibartar guztiei ere aurten eman diguten babesarengatik, 20:30an hasi eta gauerdira arte luzatuko den kontzertu batekin.
Iganderako iragarri duten eguraldia ona izan ez arren, erakundeak omenaldi bat egin nahi zaleei, #MÓJATECONELEIBAR #PRIM3RAN kanpainarekin. Horren harira, AVIAk emandako 2.000 zira banatuko dira.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, Eibar bertako The Vartools rock'n roll taldearekin, jokalariak eta talde teknikoa Ipuruatik Untzaga plazara doazen bitartean.
Bigarren taldea Valladolideko Celtas Cortos izango da. Oso talde ezaguna ziren 1980 eta 1990eko hamarkadetan, ia 2 milioi disko saldu eta 2.000 kontzertu baino gehiago eman eta gero. Oraingoan, Eibarko Untzaga plazara etorriko dira gaitak jotzera. Hala, klubaren peña zaharrena den Eskozia La Bravaren jatorria gogoratuko dugu.
Gaueko azken musikaria Juan Magán izango da. Bere erritmo elektrolatino ezagunekin pantaila erraldoiez hornitua egongo den eszenatoki paregabea beteko du, eguraldia edozein izanik ere zale gorri-urdin mordoa kantatzera eta dantzatzera animatuz.
Klubak deia luzatu nahi die zale armagin guztiei Eibarko Udalarekin batera antolatu duen kontzertura joan daitezen, emandako babesarengatik eskerrak eman ahal izateko.